Irun
trinkete tradizio handiko hiria izan da beti eta,
ez dago dudarik, mugan egoteak euskal pilota modalitate
hau bultzatzeko orduan benetako aitzindari bihurtu
duela; hau baiezta daiteke 1846an trinkete bat
zegoela adierazten duten datuekin.
Gaur egun Irunen hiru trinkete daude, beste laugarren
bat martxan dagoelarik eta trinkete jokalari kopuru
handia dago, batez ere gomazko paletan. Antolaketa
mailan oso aktibitate eskasa, batere ez esateagatik,
zegoela ikusirik euskal pilota modalitate eder
honen jarraitzaile talde batek, Josetxo Iraundegui
buru, Ramuntxo Trinkete Club sortzea erabaki zuen.
Horrela, 1995ko irailaren 11n, notario baten aurrean
entitate berri hau osatu zen. Ramuntxo Trinketea,
gerra zibilaren ondoren desagertutako kantxa mitikoaren
omenaldiz hartu zuen izen hori.
Bere xede nagusia trinketea bere espezialitate
guztietan bultzatu, sustatu eta hedatzea da.
|