Uruguayek, Argentinarekin aldenduz
oso herri txikia, ez ditu gure kirol honetan hainbeste
figura izan. Bere bi figura handiak Cesar Bernal
eta Nestor Iroldi izan ziren. Larruzko Paletako
modalitatean askotan bikote izan ziren, hiru Munduko
Txapelketa lortuz: Montevideon 1966an, Donostian
1970ean eta Miarritzen 1978. Oso bikote orekatua
izan zen, non elkartzen ziren “negrito” Iroldiren
zientzia eta teknika eta “Perro” Bernalen potentzia
eta izugarrizko indarra.
Aprobetxatu zen aipatutako Bernalen agerpena,
Uruguayeko Ordezkaritzaren Tekniko gisa, “II Munduko
Trinketeko Kopa”n - Trofeo Presidente del C.O.I.-,
2001ean Baionan (Fra.) burutua, Ohorezko Bazkide
izendatzeko. Bere kirol palmares bikaina kontuan
harturik, oso merezi zuen aipatutako bereizketa,
zeren lehen komentatutako hiru munduko txapelketei
beste hainbat erantsi behar zaizkie bai nazional
bai nazioarteko mailan: hainbat Rioplatense, Uruguay
eta Argentinan jokatuak, “Petit Mundial” bat -1980ean
Colonian (Uruguay)-, Los Angeleseko Nazioartekoa
(USA). Banakako Txapelketa baten irabazle ere
izan zen, nori eta Jorge Utge argentindarrari
irabaziz.
Aipatzekoa halaber gazteriari bere ezagupenak
ematen jarraitzen duela, nahiz eta kantxetatik
baztertua egon, urte askotan Uruguayko Selekzioko
Teknikoa izan delarik, non sari asko lortu zituen,
hala nola Urrea 1995ean Argentinan burututako
Joku Panamerikarretan.
2001eko irailaren 12an Behobieko “Trinquet Ignacio”n
burutu ziren bere Omenaldia eta Ohorezko Bazkide
izendapena. 50 baino mahakide gehiagok parte hartu
zuten afari batekin eman zitzaien amaiera.