Hondarribian jaioa, baina Irunen
bizi den Eugenio Zelaya Etxeberria, eskuz eta
Larruzko Paletaz jokatu zuen.
Aurreko biek bezala, laurogei urteak beteak ditu,
itxura ederra dauka eta bere gorputz handiak grekorromanako
borrokalaria zirudien, ring batean hondamendiak
egiteko modukoa.
Uranzu, Ramuntxo eta Behobiako trinketeak izan
ziren bere partidu askoren eszenatokiak, adierazgarria
delarik batzuetan Atano III txapeldun handiaren
sparringa izan zela, honek Arce, Arrayet eta Damestoyren
kontra neurketa ospetsuak zituenean.
Trinketeko I San Marcial Torneoa – 1996ko ekainean
Trinkete Bordan jokatua- zela eta, saritua izan
zen. Dauzkagun datuak zuzenak badira, 2003ko uztailean
91 urte beteko ditu.
Besarkada bat Eugenio maiteari R.T.C. eko web
orri honetatik.