Aurrekoa omendu zuten data
eta toki berean, Juan Manterola Bergesek
ere omenaldi bat jaso zuen.
Hau ere Irungoa eta laurogei urtetik gorakoa,
beraz aurrekoaren ibilbide berdintsua eraman
zuen, lehen aipatutako trinketeetan jokatzen
zuelarik, batzuetan bikote gisa eta beste
batzuetan bat bestearen aurka. Honek ere,
1958ko Munduko Txapelketan parte hartu zuen
Bergaretxe, « Chus » Fernandez Iriondo donostiarra
eta Jose Ignazio Elorza Urizar azpeitiarrarekin.