Laurogei urte gorakoa,
Luis Bergaretxe Gamon Ohorezko Bazkidea
izendatu zuten 1995eko abenduaren 16an,
Ramuntxo Trinkete Club antolatutako Amaiera
Afarian.
Ezin dugu esan bere garaian Txapelketak
edo Torneoak oparitasunez ematen zirelarik
; horregatik ezin dugu eman bere garaipenen
zerrendarik, baina 1958an Miarritzen ospatu
zen Euskal Pilotako III Munduko Txapelketarako
selekzionatua izan zen, horrek asko adierazten
duelarik bere alde.
Gehien erabili zituen trinketeak gaur egun
desagertutako Ramuntxo, Iparralde Ibilbidean,
eta kale bereko Uranzu, Tandilero eta bere
aitaren artean gobernatua, eta baita gaue
egun oraindik irauten duen Behobiakoa ere.
Bere hainbat seme ete bilobek jarraitzen
dute bere zaletasunarekin, eta gure Ramuntxo
Trinkete Clubean parte hartzen dute.
Saria eman eta hiru urtera hil zen –1998ko
abenduan- 85 urte zituelarik.