| |
|
|
| EGITASMOAK |
Hasiera
batean, antolatzen ditugun txapelketak eta
torneoak finkatzea da gure helbururik nagusiena,
eta baita antolatzen diren trinketeko lehiaketa
guztietan parte hartzen jarraitzen saiatzea.
Eta jakina, Pilota Eskolak eta Eskolar Pilotarekin
hasitako bidea jarraitu. Hitz batean, gure
hasierako xedearekin segitu: promozioa. Aldi
berean, gure helburu nagusienetako bat da
gure Udala, zeini eskerrak eman behar dizkiogun
ematen digun urteko laguntzagatik, gure hiriak
ikusleentzat tokiarekin trinkete bat izateak
duen garrantzi eta beharrez kontzientzia dadin.
Egiazki, gaur egun ditugun hiru trinketeak
ez dute posibilitate hori kontuan hartzen;
hori, batzuetan problematikoa gertatzen da.
Badago gerorako trinkete posible bat., zein
erreboteko kristalezko pareta baten ezaugarriarekin,
soluzioa izan zitekeena.
Ez bakarrik ikusleei dagokienez, zeren eta
dauden kantxen betetze jendetsuak ere irtenbide
bat aurkituko luke instalazio berri honetan.
%75ean egina dago, nahiz eta orain dela urte
batzuk ezkeroztik geldituta egon.
Joan den urtean, Ramuntxo Trinkete mitikoaren
irekitzearen 75. Urtemuga (26-06-1913) zela
eta, ekintza batzuk antolatu genituen. Kantxa
honetan jokatu zuten garai hartako trinketista
onenak, Atano IIIarekin hasita, gerra zibilarekin
bere aktibitatea desagertu zelarik. Gure sarreran
esan den bezala, hain zuzen ere trinkete honen,
zeinek eskuz eta paletaz oso aktibitate handia
ezagutu zuen, oroimemez hartu genuen gure
klubaren izena.
Luzera, begi onez ikusiko genuke lokal sozial
bat lortzea, gastronomiko atal batekin; horrek
lagunduko liguke bazkideen kopurua gehitzen,
eta baita gure aktibitatearen garapenerako
bitartekoak ere. |
|
|
|
| |
|