| |
|
|
| ANTOLATUKO TORNEO ETA
TXAPELKETAK |
| Sortu
zenetik Ramuntxo Trinkete Klubak urtero antolatu
du: |
Hasieran
Irun Hiria deitutakoa, gure lehiaketa nagusia
da.
Txingudi Mankomunitateko (Irun, Hendaia eta
Hondarribia) pilotarientzat , lau mailatan
banatua: 23 urte azpikoak, Emakumeak, 2. Maila
eta 1. Maila. Azken saioan (VI) 62 bikotek
parte hartu zuten.
Hiru hiritako Udalek laguntza ematen dute
trofeoekin, klubak urrezko, zilarrezko eta
brontzezko dominak eta Txapeldunentzat txapelak
ematen dituen bitartean.
Paletas Vasquito Argentinako enpresak – jatorriz
Irungoa- podiumera igotzen diren guztiei paleta
bana ematen die, kasu honetan 24 paleta.
Aurreikusia dago VIII Trinketeko Paleta Gomazko
Txingudi Txapelketa 2002ko irailaren 21ean
hastea, finalak abenduaren 14an izango direlarik.
Izena emateko azken eguna irailaren 12a izango
da. |
zabalik.
Hasiera batean bi mailatan banatua zegoen,
gaur egun maila batean jokatzen da.
Azken urtean 16 bikotek parte hartu dute.
|
zabalik.
Bi mailatan jokatzen da. Torneo hau da Emakumeen
Gomazko Paleta sustatzeko antolatutako bakarrenetarikoa. |
Irungo
jaietako programan sartua, gonbidapeneko torneoa
da, eta horrela ahaleginak egiten ditugu urtero
espezilitateko bakoitzeko pilotari onenak
parte har dezaten.
Lehiaketa honetan ere Irungo Udalak laguntza
ematen digu. |
|
zabalik.
maila bakarra. |
Bi
aldiz antolatu izan da Gomazko Paleta Banakako
Ramuntxo Torneoa, klubekoentzat bakarrik,
gure Kluben lizentzia dutenentzat bakarrik.
Xareko beste bi torneo ere antolatu izan dira.
Oraingoz erabaki da gehiago ez antolatzea
azken hau gure zonaldean praktikatzaile gehiaho
izan arte. Era berean, Ramuntxok parte hartzen
du urtero, Gipuzkoako Txapelketan, Klubentzako
Euskal Ligan, Estatuko Openean – hau dena
trinketean, hala nola Iparraldeko hurbileko
trinketeetan (Behobie, Donibane Lohitzun,
etab.) antolatzen diren torneoetan.
Baita parte hartu izan da Gasteizko San Prudencio
torneoan.
Gaur egun arte, urtero antolatu izan da Trinketeko
Estatu Openeko Txapeldunentzat omenaldia,
txapeldunen txapeldunei Frontis Saria emanez.
Sari hau, Pilotako Espainiako Federazioak
emana, izen bereko aldizkari ospetsuaren bitartez,
banatu zaie bost ekitaldietan hurrenez hurren,
Miguelo Sagarzazuri (Gomazko Paleta), Luis
Altadilli (Larruzko Paleta), Maite Ruizi (Emekumeentzako
Gomazko Paleta), Jokin Larrañagari (Eskuz)
eta Alfonso Sanzi (Eskuz).
Azpimarratzekoa da Txingudi Egunean urtero
stand bat jartzen dela, non erakusten diren
materiala eta trinketeko pilotarekin erlazioa
duten gaiak, hala nola haurrentzat Pilota
Torneoaren antolakuntza.
Oso garrantzitsua da guretzat urtero Boletin
bat argitaratzea, ehun orri inguru eta mila
ale; hori argitaratzea posible da laguntzaileei
esker –iragarkiekin-, Nazioarteko, Espainiako,
Euskal Herriko eta Gipuzkoako Federazioei
esker, eta Kutxa eta beste erakunde laguntzaile
batzuei esker.
Bere edukierak lantzen du, kirol alderdi aparte,
Trinkete munduarekin erlazionatuta dagoen
guztia, heri, herrialde, nazio eta nazioarte
mailan. Gure klubak omenaldaik antolatu izan
ditu halaber, trinketeko pertsonai mitikoak
ohorezko bazkideak izendatzean; hala izan
da Aaron Sheter argentinarra edo Cesar Bernal
uruguaiarra (ekitaldi hauen bideoak salgai
daude).
Azpimarratzekoa da ere txapeldun handiak izandako
herriko figura ospetsuei eginikoak: Luis Bergaretxe,
Juan Manterola eta Eugenio Celaya. Haurrentzat
Pilota Eskola bat ere badago.
Kurtso garaian funtzionatzen du. Udan ere
hasierako ikastaro batzuk ere ematen dira
(uztaila eta abuztu arte hamabost eguneko
lau ikastaro), aldian-aldian haurren artean
torneoak antolatzen direlarik. |
|
|
|
| |
|